8. ARGAZKI LEHIAKETAREN EMAITZA
Urtero bezala, Udaleko Kultura Batzordeak epaimahaia bildu du “Aibar/Oibar iruditan” 8. Argazki Lehiaketaren argazki irabazleak aukeratzeko eta Udalak urtero argitaratzen duen egutegia irudikatuko dutenak hautatzeko.
Hauek dira aurtengo irabazleak:
- Lehenengo saria Amaia San Martín Chalerrentzat «A las 12 en el banco de siempre» argazkiagatik
- Bigarren saria Roberto Elizalde Juantorentzat «Una tarde de octubre» argazkiagatik
Sari banaketa abenduaren 19an (ostirala) izango da, arratsaldeko 20:00etan, “El Toril” Jubilatuen Kulbean. Bertan, aurkeztutako argazki guztien erakusketa ere egongo da ikusgai.
Kultura Batzordeak parte-hartzea eskertu eta aurkeztutako argazkien aniztasuna eta kalitatea nabarmendu nahi ditu. Era berean, datozen edizioetan parte hartzera animatzen ditugu pertsona guztiak.
Jarraian epaimahaiaren erabakia eransten da eta 2026ko egutegirako aukeratutako argazkiak erakusten dira.

















Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!