IX. AZOKA SOLIDARIOAREN HARIRA
Aurten ere, Oibarko Azoka Solidarioak, bederatzigarren edizioan sartuta, bere boluntario taldearekin lanean jarraituko du. Kasu honetan, ekarpen guztia Zaporeak elkartearentzat bideratuko da, Lesbos uhartean (Grezia) gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituen ekimena, errefuxiatuei janari duina eta menu beroa eskainiz.
Arropa, oinetakoak, jostailuak, sukaldeko tresneria… eraman ahal izateko tokia Udaletxearen bigarren solairua izango da, azaroan zehar, honako egun hauetan:
- Astelehen, astearte eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara
- Igandeetan 12:00etatik 14:00etara
Hilabete honetako kultur programazioan jakinarazi den bezala, azokaren hurrengo edizioaren inaugurazioa eta jarraipena azaroaren 30ean izango da, igandea, 12:00etan, Udaletxeko 3. solairuan.




Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!