JAIOBERRIEI ZAPIEN EZARPENA ETA KALDERETEAK
ZAPIEN EZARPENA
Uztailaren 17tik abuztuaren 7ra bitartean, azken urtean jaiotako pertsonak inskribatu ahal izango dira abuztuaren 15eko txupinazoaren aurreko uneetan zapia ezartzeko.
Izen-ematea bi modutan egin ahalko da eta haurraren izena zein bi abizenak eman beharko dira:
- WhatsApp bidez (679 49 66 52)
- Udal-bulegoetara deituz (948 87 70 05)
Epe horretatik kanpo ez da inskripziorik onartuko.
KALDERETE LEHIAKETA
Era berean, uztailaren 17tik abuztuaren 7ra arte, kuadrillek izena eman dezakete abuztuaren 17an (igandea) egingo den Kalderete Lehiaketan.
Iaz bezala, baxera berrerabilgarria izango dugu; beraz, udal-bulegoetan (bakarrik) izena ematerakoan ezinbestekoa da 1,5€ ordaintzea mahaikide bakoitzeko.
Aurten baxera hau izango dugu:
- Lozazko plater lauak
- 500 ml-ko eta 120ml-ko kafe-ontziak
- Sardexkak, koilarak, labanak eta altzairu herdoilgaitzezko koilaratxoak
- Uretarako pitxerrak
- Altzairu herdoilgaitzezko entsaladerak eta erretiluak
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!