2025EKO EKAINEKO JAIEN EGITARAUA
Dagoeneko publikoa da hilaren 27tik 29ra ospatuko diren San Pedro jaien programazio osoa.
Aurten ere, berrikuntza larunbat arratsaldean emango da. Julen Axpe, DAZNeko euskara ataleko futbol esataria eta, aldi berean, umorista eta bakarrizketaria, bere furgonetarekin azalduko da gurean. Bestalde, musika arratsaldeko zein gaueko saioetan egongo da, baita txikienentzako aisialdirako gunea ere. Bestalde, Jubilatuen Klubak, iaz bezala, kafea eta pastak eskainiko ditu igande arratsaldean zehar.
Bestetik, jada tradizioa den ekitaldi gastronomiko-kulturalak bere hamaikagarren edizioa hartuko du. Urtero bezala, parte-hartzea edota ekarpena eskatzen da tortilla edo beste jakiren bidez. Egun berean jasoko da, 11:00etatik aurrera, Udaletxearen behealdean. Izena eman udal bulegoetan, aurrez aurre edo telefonoz (948 87 70 05), edo 675 37 91 59 telefonoan.
Paperezko programak herriko etxeetara datozen egunetan iritsiko dira.

Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!