VIII. AZOKA SOLIDARIOAREN AMAIERA EKITALDIA
Datorren larunbatean, otsailaren 1ean, 18:00etan, Oibarko VIII. Azoka Solidarioaren amaiera ekitaldia egingo da Udaletxean. Dunia Musso elkarteari (Afrikako Emakumeak) emango zaio txekea, aurtengo diru-bilketa emateko aukeratutako elkarteari.
Era berean, Zaporeak elkarteari pasatuko zaio lekukoa. Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien elkarte honek, gaur egun, Greziako errefuxiatu-esparruetan harrapatuta dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko elikagaiak prestatzen ditu.
Bestalde, antolakuntzatik kolaboratzeko deia luzatu dute, baita ekitaldia amaitzean aperitiboa egongo dela gogorarazi ere.
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!