GINKANA ETA KAMISETEN ESTANPAZIOA JAIETAKO HAURRAREN EGUNERAKO
Datorren abuztuaren 20an, San Roke jaien baitan, gure herriko txikienen txanda izango da. Iaz La Ruina taldeak antolatutako jarduerek izan zuten arrakasta kontuan hartuta, egun horretarako berriz kontratatu nahi izan ditugu, Zangozako Eskualdeko kultur adierazpenak suspertzeko asmoz sortu zen elkartea.
7 urtetik gorako haurrentzat ginkana bat antolatu da herrian zehar 17:30ean Udaletxe Plazatik irtenda. Jarduera taldeka egingo da eta talde bakoitzeko boluntario bat behar da; heldua edo 13 urtetik gorako haurra izan daiteke.
3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat zigilu ezberdinak dituen estanpazio tailer bat dago: animaliak, loreak, forma geometrikoak, Oibarko erraldoiak… Jarduerarako, margotu ahal izateko kamiseta zuri bat edo gehiago behar dira, bai eta zikindu daitekeen arropa ere. Haurrek heldu batekin egon behar dute.
Materiala errazago antolatzeko, izena eman behar da. Abuztuaren 13ra arteko epea dago eta turismo@aibar.es helbidera edo WhatsApp batera 679 496 652 zenbakira bidalita egin daiteke.