OSASUN KONTSEILUAREN ERAKETA
Osasun Kontseilua 148/1986 Foru Dekretuak araututako partaidetza-organo bat da, eta eskualdeko osasun-diagnostikoa eta Osasun Plana ezagutzea eta horietan parte hartzea du helburu. Bertatik, arreta eta osasun-maila hobetzeko iradokizunak eta ekimenak bidera daitezke.
Bilera bat ezarri da Zangozaldeko Osasun Kontseiluan parte hartzeko eta hura eratzeko interesa duten elkarte eta kolektiboak zein diren jakiteko.
Batzarra apirilaren 11n izango da, 17:30ean, Zangozako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
- Nortzuk izan daitezke Kontseiluko kide? Eskualdeko 5 udaletako ordezkariz gain, organo honen parte ere badira:
- Osasun Zentroko zuzendaritzako pertsona bat
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko pertsona bat
- Nafarroako Osasun Zerbitzuko pertsona bat
- Lehen Mailako arretako taldeko bi pertsona
- Enpresa-erakundeetako bi pertsona
- Erakunde sindikaletako bi pertsona
- Eskola-kontseiluetako ordezkari bat
- Erabiltzaile-elkarteetako pertsona bat
- Auzo-elkarteetako pertsona bat
- Herritar-elkarteetako pertsona bat