2024 URTERAKO TASAK EGUNERATUTA
2023ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran 2024ko tasak eta prezio publikoak aho batez onartu ziren. Hurrengo dokumentuan kontsulta daitezke.
2023ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran 2024ko tasak eta prezio publikoak aho batez onartu ziren. Hurrengo dokumentuan kontsulta daitezke.
Zangozako turismo-bulegotik, Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Landa Turismoko Ekintzailetza Programari buruzko informazioa bidali dute, Nafarroako landa-eremuetan turismo-negozio bat sortu nahi duten pertsonei zuzendua.
Izena emateko epea martxoaren 31n amaituko da.

Udaberria iristear dago eta Artamendia Aventurak jada irekiera data iragarri du. Hainbat hilabeteren ondoren, parkeak datorren martxoaren 28an bere jarduna berrartuko du. Apirilaren 6tik aurrera asteburu eta jaiegun guztietan uda arte bisitatu ahal izango bada ere, aipatu beharra dago martxoaren 28tik apirilaren 2ra aldi oro erabilgarri egongo dela.
Aldi berean, Artamendia Aventurak erreserbatzeko honako baldintza hauek argitaratu ditu:
Parkearen jarduera Instagram bidez ere jarrai daiteke: https://www.instagram.com/artamendiaaventura/







Oibarko Udalak aurreko otsailean egin zuen eskaera, eta, neurri handi batean, herrian dauden elkarte eta dinamika ugariei esker hautatua izan da.
Datorren martxoaren 19an aurkezpen-bilera bat egingo zaio udalbatzari, eta, ondoren, ordubete inguruko elkarrizketak egingo zaizkie elkarte, kolektibo, eragile dinamizatzaile edota «giltzarri» diren pertsonei.
Elkarrizketei esker elkarrizketatzaileek ahalik eta hobekien eta ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal izango dute zer eta nolakoa den Oibar 2024 honetan.
Elkarrizketekin jarraitzeko apirilean zehar topaketa gehiago izango dira, baita asteburuetan ere. Herri osoari irekitako bilera ere burutuko da. Udan zehar garatuko den programa honek parte-hartzea du prozesuaren oinarri.
Zer da LANDARTE?
Kultura garaikidea eta landatartasuna
Azken hamarkadetan urbanizazio-prozesu orokorrak errotik eraldatu du nekazaritzaren eta landa-ingurunearen egoera -eta izaera bera-, jokaleku berri bat ezarriz, non landaren eta hiriaren arteko harremanek konnotazio ezezagunak hartzen dituzten.
Koordenatu berri horiek ulertzea ezinbestekoa da nekazaritza- eta landa-munduaren mendetasun kultural historikoa iraultzen saiatuko diren estrategiei aurre egiteko. Baita lurraldea eraldatzeko tresna gisa ulertzen den edozein kultur proiektuk dituen aukerak eta mugak aztertzeko ere.
(Itzulia)
Iaz Jaurrieta, Gabarderal, Berbintzana, Urraulgoiti eta Ameskoa Ibarra bezalako herriak izan ziren programa honetan parte hartu zutenak.
Aipatutako programa Kultura eta Kirol Departamentuko (Nafarroako Gobernua) Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du, administrazio publikoko langileek eta landa-eremuko kultura-bitartekotzaren eta -dinamizazioaren arloko adituek osatutako lantalde baten bidez.
Programa honi eta aurtengo edizioei buruzko informazio gehiago esteka honetan:
Gaur hasi da Irundik Baionaraino Euskal Herri osoa zeharkatuko duen 23. Korrika. 16:00etan eman zaio hasiera euskararen aldeko ibilaldi arrakastatsuari, eta Oibarrera larunbat honetan bertan helduko da, goizeko 07:36an. Hala ere, Zangozatik atera bezain laster gure herriko hainbat kolektibok ekingo diote lekukoa eramateari.
Egun horretarako dena prest dago jada eta Oibarko Korrika batzordeak egitarau xumea antolatu du, 09:00ak aldera herri hamaiketako batekin hasiko dena. Egunari amaiera emateko, Euskaratú: Sabes más euskera de lo que crees liburuaren aurkezpena egingo da, gaztelaniaz, Nerea Arostegi kazetariaren eskutik.
Gainera, aipatu behar da petoak Frontoi tabernan 6€-an erosi ahal direla.
Hona hemen larunbateko programazioaren kartela eta herriko eragile ezberdinen km-en kokapena.


Martxoaren 8an, ostiralean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da; hori dela eta, Udalak ekitaldi bat antolatu du Plazan.
12:00etan hasiko da hura, elkarretaratze batekin eta ondoren komunikatu bat irakurriz. Oibarko Ikastetxe Publikoak ere parte hartuko du, deitutako kontzentraziora bertaratuz eta ikasleek prestatutako emanaldia eskainiz.

Martxoaren 9rako emakume talde batek herri bazkaria antolatu du Frontoi tabernan, eta hilaren 7a baino lehen eman behar da izena. Egun berean, 18:30ean, film baten proiekzioa programatuta dago Udaletxeko 2. solairuan.

«El Toril» Jubilatuen Klubak Zaragozara egun bateko bidaia antolatu du apirilaren 5erako, ostirala.
Bidaiaren plangintza honako hau da:
Prezioa 50€-koa da bazkideentzat eta 60€-koa bazkide ez direnentzat.
Beharrezkoa da martxoaren 25a baino lehen izena ematea Elkartean.

4 Muga klubak Nafarroako Caja Rural BTT Koparen laguntzarekin antolatutako proba honek, kategorien arabera bereizitako bi txanda izango ditu:
Zirkuituak erritmo-aldaketa asko ditu, eta eremu tekniko naturalak zein artifizialak tartekatuko ditu; guztira, 4,40 kilometro eta 165 metroko desnibel positiboa buelta bakoitzeko. Irteera igerilekuen ingurutik izango da.

«Oibarkoa, lehenengo “Klavillo XCO”-a, denboraldi honetako egoitza berri bakarra da. Hala, zirkuitua txapelketako ohiko zirkuituen ildokoa da, erritmo-aldaketa askorekin eta gune tekniko naturalekin nahiz artifizialekin. Guztira, 4,40 kilometro eta 165 metroko desnibel positiboa itzuli bakoitzeko, igerilekuen ingurutik irtenda.
Edizio honetan iparraldeko tropelaren presentzia nabarmena espero da, gehienak oraindik debutatu gabe baitaude denboraldi honetan. Txapelketako azken irabazleak ere ez dira faltako: Mikel Merino, Katea Bikeko koloreak estreinatzen dituena, eta Anjara Andueza, SH Metalgrafekoa. Kontuan hartu beharreko erreferentzietako bi izango dira hain gutiziatua dagoen maillot horia jantzi nahi dutenentzat.»
Lasterketaren tracka esteka honetan ikus daiteke:
Izena eman eta informazio gehiago kontsulta daiteke helbide honetan: https://copacajaruralbtt.com/

Joan den otsailaren 16an amaitu zen “Irudi-laborategia. Artearen historiari hackeoa” emakumeen tailerra, Udaletxeko gizarte-langileak eta Silvia Ayerra artistak antolatu dutena. Jarduera hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuak jasotako laguntzari eta Udalaren fondoei esker aurrera eraman da.
Parte-hartze prozesua abenduan hasi zen, eta urtarrilean eta otsailean proiektu feminista honi forma eman zaio. Landutako guztia harategian eta kontsultategian jarritako muralen bidez islatu izan dute.
Hainbat saio burutu ondoren, parte hartzaileek bere garaian gure herrian funtsezko papera bete izan zuten emakumeei omenaldia egin nahi izan diete. Horien artean, María Arizmendi y Redín, Iruñean jaioa, baina Oibarren 37 bat urtez emagin lanetan aritu zena; “La Fani”, etxekoandrea eta animalien zaintzailea; eta Vitoria de Trifón, etxekoandrea eta animalien zaintzailea ere bai (argazkian txorizoa egiten ageri da matakutoa deitzen zioten horretan) aurkitzen dira.
Muralak joan den ostiralean jendaurrean aurkeztu ziren.





Datorren igandean, otsailak 25, ohiko “Oibarko Mendi Lasterketa” ospatuko da, 4 Mugas/4 Muga Klubak antolatua. Duela gutxi, 4 Muga txirrindularitza taldea eta Mendi Lasterketaren Antolakuntza batu egin ziren, kolektibo bakar batean bilakatuz.
Aurtengo lasterketak 2 ibilbide izango ditu:
Biek gure herriko paraje idilikoenak zeharkatzen dituzte, hirikoak zein naturalak, urteetan zehar landutako bidezidorrak tarteko.
Izen-ematea www.herrikrosa.eus webgunearen bidez egin daiteke eta prezioa 12 €-koa da.

Plaza Consistorial
Sancha de Aibar, 1
31460 Aibar, Navarra
Tel: 948 877 005
info@aibar-oibar.org
