IX. AZOKA SOLIDARIOAREN AMAIERA EKITALDIA
Datorren larunbatean, martxoak 7, 18:00etan, IX. Azoka Solidarioaren amaiera ekitaldia egingo da, aurten ZAPOREAKekin elkarlanean.
Ekitaldian zehar aurtengo edizioa nola joan den aurkeztu eta zehaztuko da, ondoren, Zaporeak elkartearen komunikatu bat irakurriko da, bildutako diruarekin txekea sinbolikoki entregatuko delarik. Amaieran, musika emanaldia izango da Jesus Aiesa, Koldo Pastor eta Gorka Oizaren eskutik, askari autogestionatu batekin batera.
Herritar guztiak gonbidatzen ditugu ekitaldi honetan parte hartzera eta irabazi-asmorik gabeko erakunde honi babesa adieraztera.


