OIBARKO HERRI KINTADA
Joan den urtarrilaren 14an Kuadrillen Batzordeak lehenengo Herri Kintada iragarri zuen martxoaren 21erako. Egun horretan, belaunaldi guztiak, zaharrenetatik gazteenetara, gozatu eta elkartu ahal izango dira.
Eguna txarangak alaitutako bermut batekin hasiko da, eta Santamaria Cateringak antolatutako herri-bazkariaren txanda izango da gero. Bazkalostean, El Gran Ritxarsonen aktuazioa izango dugu; ondotik, Eztitan eta La Mala Pekora taldeen kontzertuak egongo dira, eta, azkenik, Pablo Iriarte DJ. Hori gutxi balitz, afaltzeko eta ezer ez galtzeko, El Txoko de Beriain Food Trucka izango dugu gurean.

Herri-bazkaria eta nola eman izena
Gaurtik aurrera, bazkarira apuntatzeko bi modu daude:
- Transferentzia bidez, gaurtik martxoaren 8ra arte. Horretarako, transferentzia bat egin behar da, Izena, Abizena, Kinta eta Pertsona-kopurua adierazita. Intolerantzien, transferentzia bateratuen edo edozein zalantzaren berri emateko, idatzi WhatsApp bidez 618 16 83 77 zenbakira.
- Martxoaren 7an, eskudirutan, Frontoi tabernan.
Kintak mahaietan elkarren jarraian eseriko dira. Hala ere, pertsona batek beste kinta batekin eseri nahi badu, WhatsApp bidez ere abisatu beharko du. Antolatzaileek aurreratu dutenez, kinta ugarienentzako sari bat egongo da.


Zapiak
Hauek dira kinta bakoitza identifikatuko duten zapiak. Nahiz eta menuaren prezioarekin jada bat barne etorriko den, 5 €-ko zapi solteak ere enkargatu daitezke. Ez dago adin-mugarik, zaharragoa edo txikiagoa den norbaitek izena ematen badu ere bere zapia izango du, zenbat eta gehiago, hobe.






Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!