OIBAR LANDARTE PROGRAMARAKO HAUTATUA
Oibarko Udalak aurreko otsailean egin zuen eskaera, eta, neurri handi batean, herrian dauden elkarte eta dinamika ugariei esker hautatua izan da.
Datorren martxoaren 19an aurkezpen-bilera bat egingo zaio udalbatzari, eta, ondoren, ordubete inguruko elkarrizketak egingo zaizkie elkarte, kolektibo, eragile dinamizatzaile edota «giltzarri» diren pertsonei.
Elkarrizketei esker elkarrizketatzaileek ahalik eta hobekien eta ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal izango dute zer eta nolakoa den Oibar 2024 honetan.
Elkarrizketekin jarraitzeko apirilean zehar topaketa gehiago izango dira, baita asteburuetan ere. Herri osoari irekitako bilera ere burutuko da. Udan zehar garatuko den programa honek parte-hartzea du prozesuaren oinarri.
Zer da LANDARTE?
Kultura garaikidea eta landatartasuna
Azken hamarkadetan urbanizazio-prozesu orokorrak errotik eraldatu du nekazaritzaren eta landa-ingurunearen egoera -eta izaera bera-, jokaleku berri bat ezarriz, non landaren eta hiriaren arteko harremanek konnotazio ezezagunak hartzen dituzten.
Koordenatu berri horiek ulertzea ezinbestekoa da nekazaritza- eta landa-munduaren mendetasun kultural historikoa iraultzen saiatuko diren estrategiei aurre egiteko. Baita lurraldea eraldatzeko tresna gisa ulertzen den edozein kultur proiektuk dituen aukerak eta mugak aztertzeko ere.
(Itzulia)
Iaz Jaurrieta, Gabarderal, Berbintzana, Urraulgoiti eta Ameskoa Ibarra bezalako herriak izan ziren programa honetan parte hartu zutenak.
Aipatutako programa Kultura eta Kirol Departamentuko (Nafarroako Gobernua) Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du, administrazio publikoko langileek eta landa-eremuko kultura-bitartekotzaren eta -dinamizazioaren arloko adituek osatutako lantalde baten bidez.
Programa honi eta aurtengo edizioei buruzko informazio gehiago esteka honetan: