KORRIKA HEMEN DA!
Gaur hasi da Irundik Baionaraino Euskal Herri osoa zeharkatuko duen 23. Korrika. 16:00etan eman zaio hasiera euskararen aldeko ibilaldi arrakastatsuari, eta Oibarrera larunbat honetan bertan helduko da, goizeko 07:36an. Hala ere, Zangozatik atera bezain laster gure herriko hainbat kolektibok ekingo diote lekukoa eramateari.
Egun horretarako dena prest dago jada eta Oibarko Korrika batzordeak egitarau xumea antolatu du, 09:00ak aldera herri hamaiketako batekin hasiko dena. Egunari amaiera emateko, Euskaratú: Sabes más euskera de lo que crees liburuaren aurkezpena egingo da, gaztelaniaz, Nerea Arostegi kazetariaren eskutik.
Gainera, aipatu behar da petoak Frontoi tabernan 6€-an erosi ahal direla.
Hona hemen larunbateko programazioaren kartela eta herriko eragile ezberdinen km-en kokapena.