INAUTERIAK 2026
Aurten ere, inauteriak Oibarrera iristear dira. Otsailaren 21ean izango dira, eta Kuadrillen Batzordeak jada egun horretan Álvaro Aldunate Sada Entzutegian aurrera eramango den programazio osoa jakinarazi du. Arratsaldea 18:00etan hasiko da haur-jolasekin eta txokolatadarekin; 19:00etan, Oibarko Txaranga batuko da arratsaldea girotzeko; 22:00etan herri afaria izango da eta, azkenik, 01:00ean, dantzaldia hasiko da Pablo Iriarte Dj-arekin.
Afariaren menuak 30€ balioko du eta albiste honen azpian eransten da. Otsailaren 15a baino lehen izena emateko bi aukera daude:
- Transferentzia bidezko ordainketa (kartela behean eransten da). Telefono zenbaki bat ere badago (618 16 83 77, Maite) alergien eta intolerantzien berri emateko edo transferentziari buruzko informazioa zehazteko.
- Aurrez aurreko txartelen salmenta. Otsailaren 14an izango da Frontoi tabernan 19:00etatik 21:00etara.








Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!