HERRI KIROLAK ABUZTUKO JAIETAN
Aurten, iaz bezala, herri kirolek leku bat izango dute jaietako bigarren eguneko programazioan. Kuadrillen Batzordearekin batera antolatuta, 17:30ean izango dira Udaletxe Plazan. Izena emateko, 618 51 05 46 zenbakira idatzi behar da, izena eta banaka edo taldeka egiten den adieraziz.
Izena emateko epea abuztuaren 8an amaituko da, ostiralean, eta, behin epea amaituta, behin betiko talde mistoak sortuko dira. Taldekako hainbat proba izango dira eta 1. eta 2. sailkatuentzat sariak egongo dira.
Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!