HERRI BAZKARIAK ABUZTUKO JAIETAN
Abuztuak 16: Oibarko Txozna
Oibarko Txoznak egun osoko egitarau berezia antolatu du abuztuaren 16rako: fritobermuta, dantzak, herri bazkaria, musika alternatiboa… Bazkaria 15:00etan izango da, 18€-an. Apuntatzeko, 622 84 80 26 telefonora idatzi behar da eta epea abuztuaren 5ean bukatzen da.

Abuztuak 18: “El Toril” Jubilatuen Kluba
Bestalde, astelehenean adinekoen txanda izango da. Hori dela eta, “El Toril” Jubilatuen Klubak ohiko bazkaria antolatu du Álvaro Aldunate Sada Entzutegian. 14:30ean izango da, 20€-an bazkideentzat eta 40€-an bazkide ez direnentzat. Jubilatuen Klubean izena emateko eta ordaintzeko epea abuztuaren 5ean bukatzen da.

Abuztuak 19: Kuadrillen Batzordea (mozorroak)
Kuadrillen egunerako, Kuadrillen Batzordeak bazkari autogestionatua antolatu du Frontoian, 15:00etan. Ondoren, arratsaldean, Gazte Txarangak girotutako erronda kopera egingo da. Azkenik. 22:30ean, eguneko programazioari Udaletxe Plazan egingo den herri afariarekin emango zaio itxiera.

Abuztuak 20: C.D. Aibarés
Iaz bezala, C.D. Aibarés futbol taldeak jaietako azken eguna probestuko du gure herriko futbolzale guztiak elkartzeko. Bazkaria 15:00etan izango da eta prezioa 35 €-koa. Beharrezkoa da abuztuaren 10a baino lehen izena ematea.

Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!