ESPERIENTZIA KOMUNITARIOEN JARDUNALDIAK
Parte-hartze komunitarioari buruz herriko bizilagunek, udalbatzak eta talde teknikoak egindako partaidetza-prozesuaren baitan, ikerketa prozesu bat egin da Nafarroako hainbat zentro, talde, federazio eta elkartetan, Oibarko errealitatean erreferente izan litezkeen esperientzia eta proiektu komunitarioak ikusteko.
Prozesu hori benetan aberasgarria izan da, ez bakarrik gertuko hainbat lekutan egiten diren prozesu komunitarioak ezagutzeagatik, baizik eta esperientziak partekatu eta beren lana arlo komunitarioan eta inguruan dituzten pertsonak aberasten dituzten elkarren arteko babesa eta ikuspegi berriak aurkitzeagatik.
Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu ikerketa-esperientzia horretara pixka bat hurbiltzea, horien zati bat lehen pertsonan ezagutarazteko eta, horrela, guztion artean proiektu eta esperientzia komunitarioak sortzen parte hartzera gonbidatzeko.
Hitzordua ekainaren 20an izango da, 18:00etatik aurrera, Udaletxean. Hona hemen kartela.

Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!