CAJA RURAL BTT KOPA
Proba martxoaren 2an, larunbatean, izango da.
4 Muga klubak Nafarroako Caja Rural BTT Koparen laguntzarekin antolatutako proba honek, kategorien arabera bereizitako bi txanda izango ditu:
- 10.00h Emakumezkoen kategoria, kadeteak eta 40 eta 50 Masterrak.
- 12.00h Junior kategoria, 30 Master, Elite eta 23 urte azpikoak.
Zirkuituak erritmo-aldaketa asko ditu, eta eremu tekniko naturalak zein artifizialak tartekatuko ditu; guztira, 4,40 kilometro eta 165 metroko desnibel positiboa buelta bakoitzeko. Irteera igerilekuen ingurutik izango da.
«Oibarkoa, lehenengo “Klavillo XCO”-a, denboraldi honetako egoitza berri bakarra da. Hala, zirkuitua txapelketako ohiko zirkuituen ildokoa da, erritmo-aldaketa askorekin eta gune tekniko naturalekin nahiz artifizialekin. Guztira, 4,40 kilometro eta 165 metroko desnibel positiboa itzuli bakoitzeko, igerilekuen ingurutik irtenda.
Edizio honetan iparraldeko tropelaren presentzia nabarmena espero da, gehienak oraindik debutatu gabe baitaude denboraldi honetan. Txapelketako azken irabazleak ere ez dira faltako: Mikel Merino, Katea Bikeko koloreak estreinatzen dituena, eta Anjara Andueza, SH Metalgrafekoa. Kontuan hartu beharreko erreferentzietako bi izango dira hain gutiziatua dagoen maillot horia jantzi nahi dutenentzat.»
Lasterketaren tracka esteka honetan ikus daiteke:
Izena eman eta informazio gehiago kontsulta daiteke helbide honetan: https://copacajaruralbtt.com/