BIDEZKO TXOKOLATEAREN IBILBIDEA OIBARRERA HELDU DA
SETEM Navarra-Nafarroa GKEak, duela urte batzuetatik hona, Nafarroako Liburutegi Zerbitzuarekin batera, gizartea bidezko merkataritzaz eta gure kontsumo-ohiturek dituzten inplikazioez kontzientziatzeko sentsibilizazio-proiektuak zabaltzen laguntzen du.
Horregatik, gaurtik aurrera eta maiatzaren 16ra arte, Bidezko Txokolatearen VII. Ibilbidea egongo da presente gure herrian. Horren bueltan, helduentzat zein txikienentzat hainbat jarduera daude programatuta: kamishibai, jolasak, bisita gidatua, erakusketa, txokolate dastaketa, zozketa… Erakusketa udaletxeko sarreran egongo da eta hau zabalik dagoen guztietan bisitatu ahal izango da; bestalde, dastaketa eta bisita gidatua hilaren 16an izango dira, bigarren solairuan.
Oibar Okindegia, La Duenda Denda, Azparren Okindegia edo Artieda Harategia bezalako establezimenduek proiektuan parte hartzen dute. Informazio gehiago kartelean.

Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!