BELAUNALDIARTEKO ASTE SANTUA EGUNEKO ZENTROAN
Zatoz eta gozatu Oibarko Aste Santuko ludotekaz! Ikasi, partekatu eta jolastu adinekoekin batera egingo den belaunaldiarteko topaketan. 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat bideratuta, apirilaren 22, 23, 24 eta 25ean 11:00etatik 12:30era egingo da Eguneko Zentroan (gaur egun, obrengatik, El Toril Jubilatuen Klubean).
Jarduerak hainbat ekintza izango ditu: belaunaldiarteko errezeta-liburua, herriko etxeen historiari buruzko ezagutza, helduenekin jolas klasikoak… Espazioa dela eta, plazak mugatuak izango dira, beraz, azkar ibili (613 44 23 25).

Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!