AURREMATRIKULA KANPAINA AEKn
Maiatzaren 5etik aurrematrikula garaia da Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean (AEK). Aurtengo leloari eutsiz, haiekin euskara eroso ikasi nahi duen orori ireki diote atea. Aipatu beharra dago aurrematrikula egiteak hainbat abantaila dakartzala berekin, esaterako, ikasturte honetako prezioari eustea. Hori gutxi balitz, aurten, estreinakoz, hasiera mailetako ikastaroak (A1) doakoak izango dira Nafarroa osoan.
Zangozaldeko AEK lanean ari da jada eta informazioa zabaltzen hasi da gure eskualdean zehar ere bai. Ekainaren 30a baino lehen, Oibarko taldea mantendu eta Zangozaldean euskaraz eroso bizitzeko, egin hautua!

Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!