AURRE-BEGIRALE IKASTAROA OIBARREN
10-15 urte badituzu, jolas kooperatiboen, dinamiken, tailerren eta txangoen bidez, esperientzia dibertigarria bizitzeko aukera paregabea duzu parez pare. Gainera, hainbat irakaspen eramango dituzu zurekin, hala nola:
- Taldean lan egitea eta gatazkak konpontzea.
- Talde dinamikak eta jolasak txikienentzat.
- Nola antolatu sormen-jarduerak eta -tailerrak.
- Lidergo-trebetasunak eta komunikazio ona.
- Balioetan heztea: errespetua, berdintasuna, enpatia eta askoz gehiago.
Aldaketaren parte izan eta apuntatu Aurre-begirale Ikastaroan: uztailaren 2, 3, 4, 16, 17, 18, 22, 23 eta 24an 10:30etik 13:30era Oibarko Gaztetxean. Azpimarratu behar da ikastaroa guztiz doakoa dela. Izena emateko, 613442325 telefonoarekin harremanetan jar zaitez.
Beste modu batean parte hartzen ikasi… Oibarren!

Leave a Reply
Want to join the discussion?Feel free to contribute!