OFIZIAL ADMINISTRARI IZATEKO HAUTAGAIEN ZERRENDA SORTZEKO OPOSIZIOA DEITU DA
Deialdi honen helburua oposizio-lehiaketa bidez izangaien zerrenda bat eratzea da, aldi baterako eta administrazio-araubidean C mailako ofizial administrariak kontratatzeko. Modu honetan, Oibarko Udalean sortzen diren behin-behineko beharrei erantzutea bilatzen da.
Udalari esleitutako eskumenen ohiko kudeaketa ez geldiarazteko eta bizilagunei kalitatezko zerbitzu bat emateko, ezartzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten enplegu-eskatzaileen zerrenda eskatuko zaio Nafar Lansareari.
Era berean, baldintza horiek betetzen dituzten izangai guztiak hautaketa-prozesurako onartu ahal izango dira, enplegu-eskatzaile gisa nahiz edozein enplegu-bulegotan enplegua hobetzeko eskaera gisa badaude, eta hala egiaztatzen badute horretarako ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabidearekin batera.
Prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek Oibarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera, aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez, baita Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas delakoaren 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz ere.
Eskaera ez bada zuzenean Udaletxeko Erregistroan aurkeztu, eraginkortasun administratiboko arrazoiengatik, horren berri eman beharko zaio Udalari ayuntamiento@aibar.es helbide elektronikoaren bidez, betiere eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barruan.
Eskabideak aurkezteko epea 7 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Iragarki-taulan eta Oibarko Udalaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.