GAZTETXEARI BURUZKO ALDI BATERAKO ERABAKIA
Udalak aditzera eman nahi du, 2025/09/16an Gaztetxea azken aldiz berrikusi ondoren, zikinkeria, utzikeria eta osasungarritasun-arazoak antzeman direla eta, beraz, espazioa aldi baterako itxiko dela.
Eraikin publiko horren egoerari soilik erantzuten dion erabakia aho batez eta aldi baterako hartu da. Hala, itxiera espazioa erabiltzeko baldintza egokietan, duinetan eta seguruetan egon arte mantenduko da. Udalak argi utzi nahi du mugimendu asanblearioari ematen dion babesa irmoa, beharrezkoa eta guztiz indarrean dagoela. Gure gazteen autogestio- eta partaidetza-eredu honek udalbatza honen babes osoa du, gizarte plural, jasangarri eta aldarrikatzailerako funtsezko balioak aitortzen baititu.
Era berean, Udalak inplikatutako pertsona eta kolektibo guztiekin hitz egiteko eta adostasuna lortzeko prest dagoela berresten du, Gaztetxea berriro elkartzeko, parte hartzeko, biltzeko eta erreibindikatzeko gune bizia izan dadin helburu komunarekin.