IKASTETXEKO KLIMA-BABESLEKUA ZABALIK
Behin klima-babeslekuaren lanak bukatuta, Gabriel Valentín Casamayor Ikastetxe Publikoko patioak dagoeneko itxura berria du. Espazio berri honekin, itzala, berdeguneak eta haurrek jolasteko, ikasteko eta partekatzeko espazio atseginagoa lortu dira.
Proiektua Oibarko Udalak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatu eta Josenea BIO S.L.U. enpresak burutu du, 45.000 euroko finantziazioarekin. Obren helburuak tenperatura altuen ondorioak arintzea, ingurunearekin hurbilago egongo den hezkuntza-eredu bat garatzeko aukera eskaintzea eta klima-aldaketari buruzko sentsibilizazioa sustatzea dira.
Hainbat hilabeteren ondoren, berdegune berria erabilgarri eta eskuragarri dago, ez bakarrik ikastetxearentzat nahiz hezkuntza-komunitatearentzat, baita herri osoarentzat ere, espazio atsegin eta naturalago honetaz gozatu ahalko duena.
Bertaratu eta gozatu!

