«ADMINISTRAZIOA ZUGANDIK HURBIL», AURREZ AURREKO IKASTAROA OIBARREN
Joan den azaroan, Administrazioa herritarrei hurbildu nahian, zerbitzu berri bat jarri zen martxan. Administrazioarekin edozein tramite egiteko orduan herritarraren desplazamendua ekidin ahal izateko sortzen da zerbitzu hau. Udalerrietan langile publiko kualifikatuen laguntza baliatuz, arrakala digitala gainditzea bilatzen da. Hala, langile horiek informazioa eman ahalko dute eta, nahi izanez gero, Internet bidezko kudeaketak egiten lagundu.
“Administrazioa zugandik hurbil” programak Administrazioak dagoeneko lurraldean ematen duen zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzea du helburu, honako ekintza hauen bidez herritarrengana hurbilduz:
- Gobernuaren Ordezkaritzan ematen diren zerbitzuei eta beste lurralde-administrazio batzuen eskumenekoak direnei buruzko informazioa ematea.
- Gobernuaren Ordezkaritzak berak, INSSek, SEPEk eta DGTk eskuragarri dituzten online zerbitzu publikoen karta azaltzea.
- Eskatutako prozedurak in situ izapidetzea, ahal denean, edo, hala badagokio, beharrezko datuak biltzea, ondoren izapidetzeko eta interesdunari jakinarazteko.
- Herritarren Karpetaren eta Sarbide Orokorreko Puntuaren abantailen berri ematea.
- Herritarrei identifikaziorako eta sinadura digitalerako bitartekoak lortzen laguntzea (Cl@ve Sistema eta Ziurtagiri Digitala), zerbitzu publikoetara aurrez aurre joateko beharrik gabe sartzeko aukera ematen dutenak.
Horrelako ikastaroak herritarrentzat oso baliagarriak izan daitezkeela uste dugu. Horregatik, datorren asteazkenean, urtarrilaren 31n, 11:00etan, Oibarko Udalaren bulegoetan egingo den ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.