ERREKETA ARDURATSUAK
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gida bat egin du laborantza-eremuan erretzeko prozedurari buruz informatzeko, non mota desberdinak bereizten dituen.
- GALONDOAK
- Arrisku-indizea erretzen den egunean bertan egiaztatu behar da. Hemen kontsulta daiteke: https://www.navarra.es/es/prevencion-de-incendios-forestales#riesgo
- Abuztuaren 30a baino lehen jakinarazi behar da, honako datu hauekin:
- Arduradunaren datuak: izena, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
- Lursailen katastro-zerrenda.
- Afekzio fitosanitarioei buruzko aldeko txosten teknikoa.
- Edozein zalantza izanez gero, 646594948 telefonora deitu.
- NEKAZARITZA-HONDAKINAK
- Lehorrean, udan DEBEKATUTA dago. Epe horretatik kanpo murrizketak daude eta Oihanzaingoko erantzukizunpeko adierazpena egin behar da 646594948 telefonora deituta.
- Ureztaketan, udako denboraldiaren baitan, murrizketak daude eta Oihanzaingoko erantzukizunpeko adierazpena egin behar da 15 egun lehenago 646594948 telefonora deituz.
- Aldi horretatik kanpo, erreketa aldez aurreko baimenik gabe egin daiteke.
- UREZTATZEKO AZPIEGITURAK
- Udan debekatuta dago. Hortik kanpo murrizketak daude eta Oihanzaingoko erantzukizunpeko adierazpena egin behar da 15 egun lehenago 646594948 telefonora deituta.
- Ubideak: ureztatzaileen komunitateak edo azpiegiturak kudeatzen dituen pertsonak baimena eskatu beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Eskaera Orokor bidez.
- MAKALDIAK
- Udatik kanpo, baimenik gabe, makaldien mozketa-hondarrak erre ahal izango dira ibai-ibilguekin edo ibar-baso naturalekin mugakide ez diren eremuetan.
- Baso-lurretan beste erreketa batzuk egiteko, beharrezkoa da baimena eskatzea Eskaera Orokor bidez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.
- LASTATEGIAK
- Debekatuta dago lastategiak erretzea.