KOLONIA FELINOAK
Kale-katuak kudeatzeko asmoz, joan den irailean, Oibarko Udalak Comarcats elkartearekin hitzarmen bat sinatu zuen.
19/2019 Foru Legean eta 94/2022 Foru Dekretuan irakur daitekeen bezala, udalei dagokie kolonia felinoak sortzea, kontrolatzea eta mantentzea. Gainera, kokapen-baldintzei eta betekizun higieniko nahiz sanitarioei buruzko arau batzuk jasotzen dira. Lege horiek Nafarroako animalien babes eta ongizaterako esparru orokor bat ere ematen dute. Kolonia felinoa zer den definitzen dute, eta udalen, udalaz gaindiko erakundeen edo eskualdeen erantzukizuna ezartzen dute haien kontrolean eta baimenean.
Aipatutakoa aintzat hartuz eta kaleko katuen ongizatea bermatzeko, Oibarko Udalak hitzarmen hau sinatzeko erabakia hartu zuen.
Udala eta Elkartea lanean hasi ziren lehen unetik, 3 boluntariok beren laguntza eskaini zuten eta sortuko diren hiru kolonia felinoak kudeatzeaz arduratuko dira. Esperientzia pertsonal handia izateaz gain, pertsona horiek kolonia felino bat kudeatzeko moduari buruzko prestakuntza jaso dute, Udalak baimendu eta egiaztatu duena.
Boluntarioek kolonia felinoen zaintzaile-elikatzaile rola hartzen dute. Kolonian katuak zaintzeaz eta elikatzeaz arduratzen dira, animalien ongizatea eta ingurunearen osasungarritasuna bermatzeko ezarritako jarraibideei jarraituz.
Lehen esan bezala, 3 kolonia sortuko dira: igerilekuetako aparkalekuan, Amalurko parkean eta Monolitotik gertu dagoen biltegian. Kolonia bakoitzak etxola bat, pentsuarentzako tobera bat eta Udalak eskuratutako edontzi bat ditu.
Kokapen zehatza esteka honetan kontsulta daiteke: https://earth.google.com/web/data=MkEKPwo9CiExbEVxWFEtUmVnRVlDVUxiVDlxT243UlNhM3NhOVlUZ28SFgoUMDMwMkE1NjNBNzJCRDI1QUEzRDAgAQ
Kolonia Felinoaren sorrerak 2.500€-ko aurrekontu-partida du 2024 honetarako. Horrez gain, Udalak dirulaguntza bat eskatuko du, %70eraino irits daitekeena.
Zer da kolonia felino bat?
Kolonia felinoak eremu jakin batean elkarrekin existitzen diren katu komunitarioen taldeak dira. Normalean hiri-inguruneetan ematen dira kasu hauek.
Oro har, abandonatutako katuek edo esterilizatu gabeko basakatuek osatzen dituzte kolonia horiek, gerora ugaldu egiten direnak.
Albaitaritza Zerbitzua
Koloniek albaitaritza-zerbitzu bat dute, esterilizazioaz, desparasitazioez, gaixotasunen kontrolaz, nahitaezko txertaketez eta animalia gaixo edo zaurituen tratamenduaz arduratzen dena. Identifikatutako animalia bakoitzak fitxa kliniko bat izango du, bere identifikazioa eta osasun-datuak barne.
CES metodoa
Ondorengo estekan metodo honi buruzko informazio gehiago kontsulta daiteke: harrapaketa, esterilizazioa eta askatzea.
https://www.comarcats.org/m%C3%A9todo-ces/qu%C3%A9-es-el-m%C3%A9todo-ces
Nola lagundu dezaket boluntarioa ez izan arren?
Lagundu nahi duten bizilagunek era askotara egin dezakete, baina garrantzitsuena KATUAK EZ ELIKATZEA da.
Kolonietako katuak osasun- eta higiene-pentsuaz baino ezin dira elikatu, eta boluntarioak arduratzen dira horretaz.
Nola lagundu Comarcats Elkartea?
- Katu bat adoptatuz. Katu bat adoptatzeko, COMARCATSekin harremanetan jar zaitezke edozein kanaletatik. Hemen ikus dezakezu adopzio-kontratuaren eredua.
- Harrera-etxe gisa eskainiz, formulario hau betez.
- Dohaintza bat eginez, kontsultatu Donaciones gunea.
- Egitasmoa zabaltzen lagunduz, sare sozialetan COMARCATS jarraituz eta partekatuz.
- Boluntarioa izanik, formulario honen bidez erregistratuz eta Elkarteak jakin behar duzun guztia azalduko dizu.
- Artikuluak dohaintzan emanez gero, WhatsApp bidez jar zaitezke harremanetan eta Elkartearekin entrega antola dezakezu.
Esteka honetan COMARCATSen webgunea bisitatu ahal da, Oibarren sortu berri dena barne.