Arkitektura zibila
Oibarko herria gotorleku garrantzitsu bat izan zen Iruñeko Erresumaren hastapenetan. Horregatik, bere kaleak Erdi Aroko helburu militarrei egokitzeko daude diseinatuta, hainbat xehetasunetan antzeman daitekeen bezala. Kale eta etxeak zirkuluerdi moduko batzuetan kiribiltzen dira, eta muinoaren tontorreraino iristen dira, antzina harresi batez inguratuta. Bere kaleen, eskalinaten eta etxarteen artean garai anitzetako eraikinak ikus daitezke, gotikoak, gotiko berantiarrak, barrokoak eta beste batzuk modernoagoak, gehienak hargintzazko harrizkoak eta, neurri txikiagoan, harlanduzkoak. Bere alde zaharra arretaz begiratzea aski da hori egiaztatzeko: puntu erdiko arkuak, zorrotzak, leiho-ertz molduratuak, leiho bikiak arku konopialekin eta arte flamigeroko adibide bakanen bat ere ikus daitezke. Oinetxeak ere badira, eta egun ere oraindik blasoiak dituzte beren fatxadetan eta arkuen dobeletan; eta, bestalde, nekazarien nahiz herrian izan ziren bestelako gremioen etxe apalagoak ere ikus daitezke.
Haga clic en los edificios abajo si quiere saber más.