Sola-Esquilador Etxea
Errepidean, berriagoa den beste etxe batean txertatuta, XVI. mendeko hasierako bi gorputzeko etxe harlanduskodun baten hondarrak dira. Atea erdi puntukoa da, moldura eta dobela erradial sendoduna. Bigarren gorputzean bi leiho geminatu daude, trazeria flamigerokoak, mainela galdu dutenak. Bien artean armarri rokoko bat dago, beheko maskaroi batekin, eta basurde eta lili baten irudiekin. Inspripzio irakurgaitz bat darama.