Osasuna
OIBARKO OSASUN ETXEA
Helbidea: Santa Maria kalea s/n
Telefonoa: 948 877 038
Hitzordua eskatzeko ordutegia: 8:15-12:00
Ordutegi horretatik kanpo, deitu Zangozako Osasun Etxera (948 871 440) edo SOS Nafarroara (112)
Oibarko Osasun Etxearen eraikina hainbat gela edo kontsultatan banatuta dago:
- Itxarongela
- Komuna publiko egokituak
- Onarpen zona
- Erizaintza kontsulta
- Mediku kontsulta
- Balio anitzeko kontsulta gizarte-langilearekin/pediatrarekin
Osasun Etxe honetan lan egiten duten profesionalak Oibarko, Leatxeko, Sadako, Lergako, Eslabako eta Aiesako biztanleriaz arduratzen dira.
Arreta ordutegia 8 :00etatik 15:20era da, ordutegi horretatik kanpo Zangozako Osasun Etxera joan beharko dute edo 112 zenbakira deitu.
Kontsultei eta zerbitzuei buruz gehiago jakiteko hasieran azaltzen den telefonora deitu
OIBAR, HERRI KARDIOBABESTUA
Oibarko Udalak bi DEA edo Desfibriladore Automatiko eskuratu eta herriko puntu estrategikoetan ezarri ditu, Udal Plazan eta pilotaleku/igerilekuen kirol-esparruan, hain zuzen.
Biak kalean aurki daitezke, eta kabinak edonorentzat daude irekita, larrialdi baten kasuan edozein herritarrek erabiltzeko aukera emanez.
Gailuek, behin piztuta, nola jokatu behar dugun jakiteko jarraibide argiak ematen dituzte.
Nabarmendu behar da, DEA erabiliko dugun bakoitzean, lehenago 112-SOS Nafarroara deitu behar dugula.