Landarte Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Príncipe de Viana Erakundeak kudeatzen duen programa da, administrazio publikoko langileek eta bitartekaritza eta kultur biziberritze arloko adituek osatutako lantalde baten bitartez landa eremuetan.
Programa honek arte garaikidearen inguruko partaidetza-prozesuak garatzea du helburu landa eremuetan eta zehazki herri txikiagoetan.
Aibarrek, Udaleko Kultura Batzordearen bitartez, aurtengo edizioan parte hartzeko eskaera egin zuen eta, hein handi batean, herrian dagoen elkarte eta dinamika ugariri esker izan zen.