Gardentasun ataria
ZER DA?
Gardentasuna gure Udalaren jokabidean gailendu behar den oinarrizko printzipioetako bat da. Helburua honakoa da: Udala osatzen duten organo ezberdinek herritarrei kudeaketari buruzko informazio zehatza, egiazkoa eta objektiboa erakuts diezaieten.
ZERGATIK?
Herritarrek eskubidea dutelako gai publikoez informatuta egoteko eta nola kudeatzen diren jakiteko.
Udalak egiten dituen pausuak xehetasunez ezagutuz soilik ebaluatu ahalko dutelako horren jokabidea eta beren iritzi propioa osatu. Herritarrek eragiten dieten erabakiak nola hartzen diren eta diru publikoa nola erabiltzen den dakitenean bakarrik parte har dezaketelako fidagarritasunez kontu publikoetan.
Udal honen eguneroko jokabidearen zutabe oinarrizkoetako bat delako, eta hori herritar guztiei helarazi nahi dielako.
NOLA?
Gardentasun Atari honen bidez, non modu iraunkor eta eguneratu batean Udalaren kudeaketari buruzko informazio garrantzitsua publikatuko den.
Atari hau herritarrek informazioa erraz aurki dezaten dago diseinatuta: adibidez, Udalak sinatutako hitzarmen eta kontratuei buruz, diru-laguntzei buruz, aurrekontuen egoerari buruz, gobernu organoen osaketari buruz, etab.
Horrez gain, maiatzak 17ko 5/2018 Foru Legearen informazioa erantsiko da, Gardentasunerako, Informazio Publikorako eta Gobernu Onerako sarbiderako, eta, halaber, Udal honek erabakitako eta herritarrek eskatutako beste edozein dokumentu.
Ez baduzu atarian behar duzun informazioa aurkitzen, eskatu ahalko duzu, informaziorako duzun eskubidearen bitartez, horretarako atari honetan eskuragai dagoen formularioaren baliatuz.
DOKUMENTAZIOA (PDF)
- Estatuko gardentasun legea
- Gardentasunaren foru legea
- Gardentasunaren ordenantza
- Kode Etikoa