Pertsonaia ospetsuak
Francisco Arbeloa (1711–1798 )
Leireko monastegiko monje zistertarra izan zen eta, beste obra batzuen artean, “Notas históricas referentes al monasterio de San Salvador de Leire”ren egile.
Andrés Azcarate Esparza (1891–1981)
Santo Domingo de Silosen botoak egin zituen (1911) monje beneditarra. Buenos Aireseko (Argentina) udaleko priore izan zen 1951 eta 1963. urteen artean, Leirera erretiratu baino lehen.
Zirkulu kultural, aldizkari, eta abarren sortzaile izan zen, eta izaera erlijiosoko hainbat obra idatzi zituen, hala nola ezkongabeentzako katixima bat, eta ezkonduentzako beste bat.
Crispín Martínez Pérez (1903–1957)
Oibarren jaio zen 1903. urtean, eta oso gaztetan Donostiara lekualdatu zen, 14 urte zituen arte, berriro ere Oibarrera bueltatzeko eta bere bizilekua Iruñan era egonkorrean xedatzeko, 1918 inguruan. 1919. urtean Nafarroako Foru Aldundiak pentsio bat eman zion eta ondorioz bere lehen erakusketa egin zuen Iruñan.
Javier Cigaren akademian ikasgai batzuk jaso zituen, baina, zentzu guztietan autodidakta zelarik, goiz akademia utzi eta maisuarekiko adiskidetasuna mantendu zuen. 1934an Madrilen Udazkeneko aretoan parte hartu zuen, eta 1929an errepikatu zuen IX. aretoan.
1928an Iruñako udaletxeko Lehiaketa Zientifiko, Literario eta Artistikoan Zilarrezko Saria irabazi zuen. Garai hartan Logroñora lekualdatu zen eta ekintza artistiko bizi periodoa izan zuen, bai margolari bezala (Bilbon, Iruñan eta Logroñon egin zituen erakusketak), bai dekoratzaile bezala, bai altzairu eta objektu artistiko diseinatzaile bezala.
1932. urtean Euskal Artista Erakusketan parte hartu zuen. Iruñan 1936ean egin zuen erakusketarekin batera espainiar Guda Zibilak eztanda egin zuen, eta bere bizilekua berriz ere Iruñan finkatu zuen. Fermín Izurdiaga kalonjeak, Mugimenduaren prentsa ordezkariak, hainbat politiko eta buruzagi militarren erretratuak enkargatu zizkion, 1936 eta 1938 bitartean egin zituenak eta erretratugile nabarmen itxura finkatzen lagundu ziotenak.
1940. urtean Artista Nafartarren Erakusketako kartela egin zuen, eta urte berean San Ferminetako kartel lehiaketa irabazi zuen. 1945. urtean ere Iruñako udal Aurrezki Kutxak deitutakoa irabazi zuen. Urte hauetatik aurrera ez zuen berriro erakusketa edo lehiaketetan parte hartu, gehienbat erretratua landuz eta gai erlijioso edo historikoko obraren bat burutuz. 1957ko abuztuko 17ko gauean, Tafallatik bueltan auto istripu bat jasan eta hil egin zen.
Paisaia eta erretratu generoak landu zituen bereziki. Mola, Franco eta José Antonio bezalako pertsonaia historikoen erretratuak dira ospetsuak.
Iruña eta Oibarreko udaletxetan, Nafarroako Foru Aldundian eta Nafarroako Museoan bere obrak aurki daitezke. Iruñako udaletxeak kale bat dedikatu zion ere.
Santiago Pla
Geure artean “Pla” bezala ezaguna. Agoitzen jaio zen arren, oibartarra sentitu zen, eta bere bizilagunek pozik onartu zuten haien artean. Bere bizitza ikusteko era xelebrearengatik egin zen ospetsua, trebea izan baitzen bihurrikeria, humore eta abenturan. On Santiago Plari buruz hainbat pasadizo eta historia bitxi kontatu ohi dira. Oibartarrok Plari kale bat eta konpartsako erraldoi bat dedikatu diogu. Geuk, jotaren letra aldatuz, zera abesten dugu:
“Dos hombres tuvo Navarra que la hicieron inmortal. El cabrero Gallipìenzo y el famoso Pla de Aibar”.