Gaztetxea
Oibarko Gaztetxea herriko harraska zaharraren ondoan dago. Eraikin hori antzinako hiltokia izan zen eta duela urte batzuk Udalak egokitu zuen Oibarko gazteei emateko asmoz. Autogestioaz funtzionatzen du, eta jarduera anitzetarako erabil daitezkeen hainbat gela ditu. Halaber, barra duen gune bat ere badauka, non kontzertuak eta bestelako ikuskizunak egin ohi diren.