Oibarko Eguneko Arreta Zentroa
Crispin Pintorea kalea, 3. 31460 Oibar. Nafarroa
Astelehenetik ostiralera 11:00-18:00
Oibarko Eguneko Arreta Zentroa herriaren erdigunean aurkitzen da, Jubilatuen Klubetik eta Mediku Kontsultategitik hurbil. Eraikin irisgarria da, oztopo arkitektonikorik gabekoa.
Bere helburua bertan bizi diren adineko pertsonei arreta hurbil eta malgua eskaintzea da, zainketa modu ugari eta pertsona bakoitzaren ezaugarriei egokitutako jarduerak eskainiz.
INSTALAZIOAK
Zentroak eguneroko janaria prestatzeko sukalde bat du, komun geriatriko bat eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonei egokitutako komunak. Halaber, profesionalentzako bulego bat du, aldagela, biltegia, garbiketa eta lisaketa gela, eta balio anitzeko gela bat, non jantokia ezarriko den.
ZERBITZUAK
- Sukalde zerbitzua
- Garbiketa eta lisaketa zerbitzua
- Komuna geriatriko zerbitzua
- Eguneroko jardueretan laguntza
NORI ZUZENDUA?
60 urtetik gorako pertsonei, Oibarren edo eskualdeko herriren batean erroldatuta dauden erretiratu edo pentsionistei. Autonomia izan behar dute, edo, behintzat, menpekotasun moderatua. Ondorengo egoera batean egon behar dute:
- Bakarrik edo beren senideekin bizitzea eta zainketa nahiz laguntzaren alorretan laguntza gehigarria behar izatea.
- Eguneroko zeregin oinarrizkoren bat egiteko zailtasunak izatea (sukaldatu, jantzi, sendagaiak hartu, garbitu, etab.)
- Laguntza behar izatea beren gaitasunak, harremanak, integrazioa eta parte-hartze soziala mantendu eta sendotzeko.
BETEKIZUNAK
- 60 urte edo gehiago izan eta erretiratua edo pentsionista izan.
- Oibarren edo Oibarko Udalarekin aurrez hitzarmenak sinatu dituen eskualdeko udalerriren batean erroldatua egon.
- Autonomia pertsonalaren sustapenaren eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako 39/2006 Legearen arabera menpekotasun handia aitortua ez izan.
ORDUTEGIAK ETA EGUTEGIA
Zentroa egunero egongo da irekita, asteburuetan, jaiegunetan eta abuztuaren 15ean eta 16an izan ezik. Halaber, abenduaren 24an eta 31n, zentroa bazkaldu ondoren itxiko da.
Zentroaren ordutegi publikoa 11:00etatik 18:00etara izango da.
BALDINTZA EKONOMIKOAK
Zerbitzu horietaz gozatzeko prezioa Eguneko Arreta Zentroaren Ordenantza Fiskal Arautzailean finkatuta dago, Oibarko Udalak sortua eta onetsia. Zerbitzuaren kostu osoa erabiltzaile bakoitzaren diru-sarreren araberakoa izanen da. Dena den, erabiltzaile bakoitzak ordaindu beharreko prezioa gutxienez 30 eurokoa eta gehienez ere 220 eurokoa izanen da.
INFORMAZIOA ETA ESKAERAK
OIBARKO UDALA
Telefonoa: 948 877 005
ZANGOZAKO OINARRIZKO GIZARTE-ZERBITZUA
Telefonoa: 948 430 436