Zerga-Egutegia
Leiho honetan zergadunek ekitaldian egin beharreko ordainketa eta zergei buruzko informazioa kontsulta daiteke. Argitaratzen denetik ordaintzeko epea amaitu arteko denbora urdinez markatuta dago data bakoitzean.
Zerga egutegia 2020
* Zergek ordainketa boluntariorako hilabeteko epea dute
* Zergak helbideratuta dituzten pertsona zergadunei, Denboraldi Boluntario bakoitzaren erdialdean kobratuko zaizkie
GAIA: “2020ko ZERGA-EGUTEGIAREN ONESPENA”
AKORDIOA
Udaletxeko zerga eta tasa ezberdinen ordainketa boluntariorako epeak ezartzen dira.
- IVTM: Zirkulazioa: martxoaren 15a eta apirilaren 15a bitartean.
- Ur-hornikuntza tasa: lauhilekoa. Apirilaren 15a eta maiatzaren 15a bitartean, abuztuaren 15a eta irailaren 15a bitartean eta abenduaren 15a eta urtarrilaren 15a bitartean.
- Lurralde zerga: seihilekoa: ekainaren 15a uztailaren 15a bitartean eta urriaren 15a eta azaroaren 15a bitartean.
- Komunalen kanona: irailaren 1etik 30era.
- IAE: irailaren 1etik 30era.
- Bideen tasa: urriaren 15a eta azaroaren 15a bitartean.
- Korralizak eta larreak: Hiruhilekoa, hilaren azken egunean.