header-pueblo

Rel-Sant-Maria

Santa María Basilika

XII. mendeko bigarren erdiko eliza erromaniko hau herriko mutur batean kokatuta dago, alde baxuan. Bere hormetan bi obra garai antzeman daitezke, bigarren ataleko estekaduraren berregokitzean eta altueraren erdialdean dagoen molduraren etenaldian.

Bere oinplanoa lau ataleko nabe bakarrak eta buru erdizirkularrak osatzen dute (Oinplanoa). Euskarritzat atxikitutako erdi zutabedun pilastrak dauzka, oinarri prismatikoetan finkatuta. Hauek plinto leunak dauzkate, eta toruz eta molduraz osatutako harroinak, ertzetan bolak dituztelarik (Lam. 32).

Kapitelak irudi sinpleekin zizelkatu izan ziren, erromaniko herrikoieko giza irudi zarpailik gabe.

Estalkia kanoi gangaz osatuta dago eta lau fajoi tolestuk zuinkatzen dute, pilastretan ezarrita. Nabean zehar inposten altuerako moldura leun bat dago, eta absidean izurtu eta palmondo hostoak ditu apaingarri. Buruan eta alboko atalean beste moldura takeatu bat dago, hormako erdiko altueran. Atearen ondoan XVI. mendeko ur bedeinkatu harraska bat dago.

Nabea argiztatzen duten hiru erdi puntuko leiho txaranbeldu daude, bi buruan kokatuta, bakoitza alde batean, eta hirugarrena horman.

Kanpoaldea harlanduska erregularrekoa eta ondo eskuairatutakoa da, leuna, teilaturaino iristen diren kontrahorma prismatiko ez oso irtenak izan ezik (lam. 33). Alde bakoitzean lau daude, gehi bi buruan eta beste bi oinetan. Epistolaren aldeko bigarren atalean dagoen atea paramentu irten baten gainean dago. Erdi puntukoa da, txaranbeldua, inposta leun eta oin zuzenen gainean ezarritako lau arkiboltaduna. Estalpe baten pean aterpetzen da. Tinpanoa leuna da eta mentsulen gainekoa. Buruan hiru gezileiho daude, erdikoa itsutua. Teilatu-hegalean zehar harburu leunak daude. Elizak oinetan kanpai-horma dauka.

Kapitelak

Evangelioko aldeko zutabetik hasita, bere kapitelak ebakidura bertikal paraleloak dauzka, goiko partean boluta eta ebakitako marrazki biribildun apaindurekin; bigarren kapitelak erpinean hosto eta pinaburu leunak dauzka, eta buru eta apaindura leun zein takeatuak gainontzeko angeluetan; hirugarrenak bihotz formako palmondo hostoak dauzka arraiadun angeluetan; laugarrenak hostoak, bola luzatuak eta palmondo hostoak dauzka; bostgarrenak, Epistolaren aldean buruaren alboan kokatutakoa, altuera erdiraino iristen diren akanto hostoak dauzka, eta gainean bolutak; seigarrenak altuera erdirainoko hosto leunak eta bolutak dauzka; zazpigarrenak ebakidura bertikal paraleloak dauzka, goiko partean bolutak eta buru zein apaindura leunak; eta azkenik, zortzigarrenak hosto handiak ertzetan eta errosetak aurrealdetan.

Erretaula Nagusia

Erretaula barroko nagusia basilikaren buru da. 1710. urtean P. Arriagak kontratatu zuen, Uncastilloko maisuak, parrokiako Santo Cristoren erretaula burutu zuena. Bere itxura oktogonala da, absidearen formari egokitzeko, eta jarleku mentsuladun bat dauka, hostaila eta ohol-irudi apaingarriekin. Salomondar zutabe multzo bat dauka ere, orbelez apaindutakoa, eta hiru kale sortzen dituena; alboetan xaflekin errematatutako horma-hobiak, handiagoa den erdigunekoa bezalakoak. Ondoren friso triglifoduna, eta zutabe berdinek markoztatutako atiko bat, alboetan hostailaz apaindutakoa eta korodun xafla handi batek errematatutakoa. Erretaulan San José, Amabirjina Haurrarekin aingeru idulki baten gainean, San Juan Bautista eta zaldun santu bat daude kokatuta. Atikoan, San Bernardo eta Amabirjinaren Agerraldiaren erliebe bat dago. Amabirjina izan ezik, erretaula osoa bermargotua izan da. XIII. mendeko Geure Andrea Haurrarekin estatua erromanikoa oso zaharberritua izan da. Basilikako antzinako titularra da.


Rel-Ermita-San-Joaquin

San Joaquín Baseliza

XVIII. mendeko eraikin bat da, eta bere oinplanoa lau ataleko nabe bat eta buru zuzen bat dira (Oinplanoa). Luneta ganga batez estalita dago, oso mentsula bakunetan bukatzen diren arkuz eutsitakoa. Mentsulen altueran zehar inposta leun bat aurki dezakegu. Kanpoaldea harlanduskaduna da, erdi puntuko ate batekin, harlanduzko dobelekin eta atariko kanpai-hormarekin.

Baselizaren buru, San Joaquinen erretaula txiki bat dugu, estilo barrokokoa, XVII. mendeko lehenengo erdialdekoa, pilastra eta fuste iladaskadun zutabe korintioek markoztatutakoa. Errematea frontoi bolutadun eta piramide zentralak osatzen dute. Mihisean San Joaquin eta Santa Ana ikus daitezke, Amabirjinari irakurtzen irakasten; erretaularen garaikoa da, baina oso zaharberritutakoa. San Juan Bautista eta San Antonioren bi eskultura txiki daude, estilo barroko herrikoiekoak.


Rel-San-Pedro

San Pedro

Dokumentu batek eliza honen eraikitze data zehaztasun osoz 1146. urtean kokatzen du. Urte hartan on Pedrok, Oibarreko abadeak, García Cristóbalekin hitzarmen bat adostu zuen, San Pedroren eliza eraikitzeko.

Baliteke egun elizak mantentzen duen nabe gorputza jatorrizko XII. mendeko erdialdekoa izatea, Done Jakue bideko arte erromanikoaren barne. Hiru nabeko oinplanoa oso urria da Nafarroako erromanikoan, izan ere, aurkitzen ditugun adibide bakarrak Muskildako Santa Maria eta Izagako San Miguel elizak dira, biak Oibarrekoa baina herrikoiagoak eta beranduagokoak, XII. mendeko bukaerakoak. Desagertutako Zangozako San Nicolas elizak hiru nabe ere omen zituen.

Share this post

Submit to DeliciousSubmit to DiggSubmit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to StumbleuponSubmit to TechnoratiSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn
Revista15Udaleko aldizkaria
PDF-a deskargatu

ArtamendiaArtemendia
Abentura parkea
La-Bizkaia16La Bizkaia
Aterpetxea
AulaOibarko energia berriztagarrien gela

CRAD
Centro Rural de Atención Diurna
de Aibar

Descargar el PDF aquí >