header-pueblo

ac-arbeloa
Arbeloa Etxea

Hiru mailako harlanduskodun etxe dotorea. Atearen erdi puntuko arkua harlanduz apainduta dago, eta bere gainean armarri bat aurki dezakegu, lehoiez eutsitakoa eta inskripzio batez inguratutakoa: 'DE LOS ARBELOA DE LOZANO'. Armarriaren gainean hormatutako leiho bat dago eta gorago beste bat. Aldameneko fatxadan bi balkoi daude bigarren mailan, eta beste bat hirugarrenean.

ac-casa aibar
Aibar Etxea

Bi mailako etxe harlanduskoduna, erdi puntuko atearekin eta honen gainean leiho bat dauka, leihoburuarekin apaindutakoa. Gazteludun armarri bat dauka ere.

ac-banderas
Bandera Etxea

XVI. mendeko harlanduskodun etxea, bi mailaduna, dobeladun arkudun atea dauka eta honen gainean leiho bat, leihoburuarekin eta bolazko karelarekin. Atean kokatutako armarria galdu izan zen.

ac-barrunta
Casa Barrunta
XVI. mendeko etxea, harlanduskoduna, hiru mailakoa eta bi erdi puntuko atekoa, bakoitzak Kristo eta izarraren anagramadun armarria darama, bietako bat aldatua atebura ezartzeko. Bigarren mailan bi leiho geminatu daude, bakoitza ate baten gainean.

Sola-Esquilador Etxea

Errepidean, berriagoa den beste etxe batean txertatuta, XVI. mendeko hasierako bi gorputzeko etxe harlanduskodun baten hondarrak dira. Atea erdi puntukoa da, moldura eta dobela erradial sendoduna. Bigarren gorputzean bi leiho geminatu daude, trazeria flamigerokoak, mainela galdu dutenak. Bien artean armarri rokoko bat dago, beheko maskaroi batekin, eta basurde eta lili baten irudiekin. Inspripzio irakurgaitz bat darama.

ac-iziz
Iziz Etxea

XVIII. mendeko etxea, bere teilatu-hegalaren arabera, bi mailakoa. Goiko mailan, bi balkoien artean, armarri barroko bat aurki dezakegu, beheko maskaroi batekin.

ac-larraga
Larraga Etxea
Lau angeluko etxea, hiru mailakoa, harlanduz apaindutakoa baoetan eta izkinetan. Ateak ateburua dauka, eta honen gainean armarri bat darama, hiru gurutzeduna eta ARMAS DE RADA inskripzioarekin. Bigarren mailan hiru balkoi adintelatu forjadun daude, eta hirugarrenean hiru leiho laukizuzen..

ac-tabares
Tabarés Etxea
Hiru mailako etxe harlanduskoduna, harlandua baoetan daramana; lehen mailan ate bat dauka ateburuarekin, bigarrenean bi balkoi erdian eta bi leiho alboetan, eta hirugarrenean armarri rokoko bat, beheko maskaroiarekin. Aurrean bi etxe daude, arku konopialekin.

ac-vadillo
Vadillo Jauregia (Pascual Etxea)
XVII. mendeko etxea, bi gorputzekoa eta atiko txiki batekin. Erdi puntuko arkudun atea, kuxinduradun dobelekin eta armarri oso lauso batekin.

ac-ipar-haizea
Ipar Haizea Elkartea
Krismoia. Erliebean, erdi puntuko berreraikitako atarian, baina jatorrizko itxura mantentzen du. Biribila, hirukoiztarra, aspa (X) osatzen duten sei beso okerduna eta markoduna. Mota bitxi honetako nafartar krismoi talde txiki baten kidea. Gurutzeko goiko besoak P-aren bao txikia sostengatzen du. Alfa gotiko karratua, omega txikiagoa eta S handi eta garbia dauka.

Tarifa Etxea
Berreraikitako etxea, sartze puntua eta armarri kuartelatua mantentzen ditu. Lehen eta laugarren kuarteletan hegazti bat harkaitz baten gainean ikus daiteke, bigarrenean goraldi bat izarren artean eta hirugarrenean dorre bat izar eta goraldiaren artean.

ac-casaconst
Udaletxea
Garai bateko udaletxea hirigune zaharreko eraikin batean kokatuta zegoen, Energia Berriztagarrien Gela duen Elizaren ondoan. Egungoa enparantzan dago, eta XIX. mendean eraiki zuten.

Share this post

Submit to DeliciousSubmit to DiggSubmit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to StumbleuponSubmit to TechnoratiSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn
Revista15Udaleko aldizkaria
PDF-a deskargatu

ArtamendiaArtemendia
Abentura parkea
La-Bizkaia16La Bizkaia
Aterpetxea
AulaOibarko energia berriztagarrien gela

CRAD
Centro Rural de Atención Diurna
de Aibar

Descargar el PDF aquí >